Bazkide / boluntario



Eman izena boluntario gisa...

Bazkide izan nahi ez baduzu, baina borondatezko lanarekin laguntzeko prest bazaude, eman ezazu izena gure banaketa-zerrendan. Jardunaldi guztietako informazioa bidaliko dizugu, nahi duzunean etor zaitezen.


...edo egin zaitez bazkide!


Elgoibarren baso autoktono batekin berriro gozatzea nahi badugu, zure laguntza beharrezkoa da!

Erakunde edo enpresa batzuetatik noizbehinka lortzen ditugun laguntzek ez dituzte lursailen erosketa eta horiei lotutako kudeaketa-gastuak kontuan hartzen. Beraz, lurren erosketa finantzatzea da zailena.

Fondo propioekin erosteak, gainera, bermatzen digu proiektuaren independentzia eta etorkizunerako babesa.

Horretarako, azpian dagoen dokumentua bete ezazu.