2023

2023.12.30 Elkartasun taloak Gabon Zahar Ferixan 

Karakate Bizirik-ekin elkarlanean.

2023.11.11 Landaketa

350 zuhaitz  landatuta!

Landaketa denboraldia estreinatu dugu gaur. Eguraldi kaxkarra aurreikusita bazegoen ere, 20 pertsonako taldea bildu gara eta goiz pasa probetxugarria izan dugu.

Bellota Europek oparitu dizkigun erremintak estreinatu ditugu gaur. Eskerrik asko gure proiektuarekin bat egin eta zuen laguntza emateagatik!



2023.11.05 Mendi irteera gidatua Apilaiz eta Izkin barrena 

Gure natura ezagutuz egitasmoaren barruan, Atxutxiamaika, Morkaiko Mendizale Elkartea eta Elgoibarko Baso Biziak elkarteon elkarlanean, mendizaletasuna eta naturzaletasuna uztartuko dituen mendi irteera antolatu dugu. Apilaiz eta Izki ingurura joan gara.

Bidean Natouring-eko Javi izan dugu gida lanak egiten. Berak lagundu digu  inguruko paisaia ezagutzen. Naturaren eta gizakion jardueraren elkarrekintzak emandako emaitza ulertzeko klabeak eman dizkigu berak, eta Izkiko parke naturala sakonago ezagutzeko aukera paregabea izan dugu.


2023.10.07 Arabako Galarretako eta inguruko paisaia naturala ezagutzeko irteera

Gure natura ezagutuz egitasmoaren irteera berria Atxutxiamaika eta Morkaiko-rekin batera antolatuta). Araba aldera joan gara, Galarretako ehunka urteko haritzak eta bertako eta inguruko paisaia naturala ezagutzeko. Bide batez, Lezeko leize inguruan bazkaldu dugu eta bertako inguru ikusgarriaz gozatzeko aukera izan dugu. 

2023.09.29 Gaueko zerua ezagutzeko jarduera.

Gaueko zerua ezagutzeko aukera izan genuen Jokin Martinezen gidaritzapean. Lainotuta topatu genuen zerua, baina Jokini esker, oinarrizko ezagutzak jasotzeko aukera izan genuen. Gau-giro ederrarrekin gainera. Eskerrik asko Jokin!  

"Gure natura ezagutuz" programaren baitan antolatutako irteera, Morkaiko, Atxutxiamaika eta norbanako batzuekin elkarlanean. 

2023.09.24 Haziak biltzeko irteera

Aurten ere haziak biltzeko irteera antolatu dugu. Oraingoan "Gure natura ezagutuz" egitasmoaren baitan antolatu dugu Morkaiko eta Atxutxiamaika-rekin batera. Espezie exotiko inbaditzaileen behaketa egiteko ere aprobetxatu dugu. 

2023.09.15 "Landare exotiko inbaditzaileak" hitzaldia

Baso Biziak Plataformak antolatuta, "Landare exotiko inbaditzaileak" hitzaldia eman dute Leire Paz Leiza eta Jon Zulaika Isastik, Elgoibarren. 

2023.05.27 Narrastiak esagutzeko irteera

Irteera berri bat izan dugu "Gure natura ezagutzen" programaren baitan, narrastiak ezagutzeko irteera hain zuzen ere. Irteera borobila atera zaigu: eguraldi egokia, talde giro atsegina eta narrasti espezie dezente aurkitu ditugu. Hauek dira ikusi ditugun espezieak: sugandila arreak, schreiber muskerrak, musker berdea, ziraunak, eskulapioren sugea eta sugegorri kantauriarra. Eskerrik asko Aranzadi Zientzia Elkarteako Ander Izagirreri, gidari lanagatik. 

2023.04.21 Gaueko tximeletak eta anfibioak ezagutzeko irteera

"Gure natura ezagutzen" programaren baitan, oraingoan anfibioak eta gaueko tximeletak ezagutzeko irteera izan genuen. Anfibioak ikusteko orduan, garai honetarako ohikoa ez den lehortea gure aurka izan arren, eta ondorioz, normalean baino espezie gutxiago ikusi arren, hainbat espezie ikustea lortu genuen. Bestalde, gaueko tximeletek joku dezente eman ziguten, hauek erakartzeko jarri genuen argira espezie dezente gerturatu baitziren. Eskerrik asko Dan Lertxundi eta Ander Izagirreri, gidari lanagatik eta beraien azalpenengatik, eta Maripotzuko etxekoei beraien aterpea lagatzeagatik. 

2023.03.25 Txori habiak jartzeko eta hegaztiak ezagutzeko irteera. 

Morkaiko Mendizale Elkarteak, Atxutxiamaikak eta Elgoibarko Baso Biziak elkarteak elkarlanean antolatutako "Gure natura ezagutzen" programaren baitan, txori habiak jartzeko eta hegaztiak ezagutzeko irteera burutu genuen atzo. Eguraldi paregabea lagun, Asier Sarasuaren azalpenekin goizpasa ederra pasa genuen. Guztira 33 hegazti espezie ikusi edo entzun genituen. 

Eskerrik asko Asier Sarasuari, gida lan guztiagatik, Gipuzkoako Foru Aldundiari, habiak emateagatik, Aranzadi Zientzia Elkarteko ornitologia sailari, beraien fitxak erabiltzen lagatzeagatik eta parte hartu zenuten guztiei.

2023.03.18 Landaketa

350 zuhaitz landatuta, berriro Muskiritzun, Elgoibarren

2023.03.12 Haurrentzako landaketa

250 zuhaitz landatuta!

Oraingoan umeen txanda izan da eta beste behin ere bikaina izan da erantzuna! 100 pertsonatik gora animatu zarete!

Eskerrik asko partaide guztiei! Eskerrik asko ekintza aurrera eramatea ahalbidetu duzuen gainontzeko guztioi ere: Lurgaia fundazioari, lurjabeei, Soraluzeko eta Eibarko baso biziak elkarteei eta Bellota enpresari tresna eta materialak lagatzearren, hamaiketakoa prestatu duzuenoi, Upagoitxiko Iñakiri eta Kutxari zuhaitzak ematearren.

2023.02.25 Landaketa

550 zuhaitz gehiago! Beste behin ere lan ona egin dugu!

Oraingoan ere zuei esker.

2023.02.04 Landaketa

700 zuhaitz berri! Gaurko eguna paregabea izan da!

Zuen babesa oso garrantzitsua da guretzat eta zoragarria da elkarrekin gauza handiak lor ditzakegula ikustea.

Eskerrik asko landaketa honetan parte hartu duzuen guztioi! Zuhaitzak landatzen aritu zaratenoi, Lurgaia fundazioari, lurjabeei, materiala traktorean igo digunari, Soraluzeko baso biziak elkarteari zuen tresnak lagatzearren, hamaiketako zoragarria prestatu diguzuenoi, Sallobente elkartekoei eta Danobat kooperatibari. Eskerrik asko guztioi!