Morkaiko Mendizale Elkarteak, Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaikak eta Elgoibarko Baso Biziak elkarteak aurrera eramaten dugun "Gure natura ezagutzen" programaren hurrengo ekintza urriaren 25ean izango da: Mikologia mundua ezagutzeko jarduera, hain zuzen ere.
Oraingoan, Azoka Biziz proiektuarekin elkarlanean, hilabete amaierako nekazaritza eta abeltzaintza azokarekin burutzen den proiektua da, mikologia mundua ezagutu eta gerturatzeko hainbat jarduera proposatuko dira.
Kultur etxeko sotoan Karakate elkarteko kideek sortutako erakusketa egongo da. Kanpoan berriz, familian, lagunekin edo bakarrik jolasteko ginkana eta jarduerak egongo dira.
Morkaiko Mendizale elkarteak, Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Sailak eta Elgoibarko Baso Biziak elkarteak, beste zenbait herritarrekin batera aurten ere urteko programa bat prestatu dugu elgoibartarren artean naturarekiko zaletasuna sustatu eta Elgoibarko nahiz inguruetako natura-ezagutza areagotzeko helburuarekin. Ekintza bakoitzaren zehaztasunak data gerturatu ahala zabalduko ditugu. Lehenengoa asteburu honetan izanik, adi hurrengo post-era!
Auzolana Sargoaten. Aurreikusi baina lan gehiago egiteko aukera izan dugu. Talde-lana eta giro ona!
Morkaiko Mendizale elkarteak, Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Sailak eta Elgoibarko Baso Biziak elkarteak, Lizagasarrekin batera antolatutako tailerrean saguzarrentzako habiak eta intsektuentzako hotelak egin ditugu. Lan asko egin dugu, eta merezi izan du! Ekainaren 1ean Sargoaten egingo dugun auzolanean jarriko ditugu.
Morkaiko Mendizale elkartea, Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Saila eta Elgoibarko Baso Biziak elkartearen “gure natura ezagutzen” egitasmoaren baitan, Zumaian pasa genuen eguna. Algorri Interpretazio Zentroko hezitzaileen azalpenei esker marearteko fauna ezagutzeko aukera izan genuen. Arratsaldean, aldiz, Errekapek eta Kizkitza Agirrek inguruko geologiari buruzko azalpenak eman zizkiguten 🐚🪨. Eskerrik asko Ibabe eta Kizkitza, eta bertaratu zinaten guztioi.
Morkaiko Mendizale elkartea, Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Saila eta Elgoibarko Baso Biziak elkarteak antolatutako "Gure natura ezagutzen" egitasmoaren lehen ekintza izan dugu gaur. Haur eta heldu, primeran aritu gara eta goiz ederra igaro dugu.
Eskerrik asko guztioi!
Landaketa berria egin genuen, akordioan lortutako lursail berri batean, Karakate eta Atxolin arteko magalean, Karakateko Landa Parke barruko lurretan. 20 espezie desbedinetako 350 zuhaitz landatu genituen. Eskerrik asko guztioi!