Ekintzak

Hurrengo jarduerak:

Gure natura ezagutzeko ekintzak

Morkaiko Mendizale elkarteak, Elgoibarko Izarraren Atxutxiamaika Sailak eta Elgoibarko Baso Biziak elkarteak beste zenbait herritarrekin batera aurten ere urteko programa bat prestatu dugu elgoibartarren artean naturarekiko zaletasuna sustatu eta Elgoibarko nahiz inguruetako natura-ezagutza areagotzeko helburuarekin. Ekintza bakoitzaren zehaztasunak data gerturatu ahala zabalduko ditugu. Laster arte!

Aurtengo egindako jarduerak:

2024.04.13 Landa-koaderno tailerra

Oraingoan "Gure natura ezagutzen" programaren baitan larunbat goizean egindako irteeran, Egur Arte Tailerra-ko Paula izan genuen gidari. Natura beste ikuspegi batetik gozatu eta landa-koadernoa nola egin azaldu zigun. Eguraldia lagun, haur eta helduok akuarela, arkatza, ikatzarekin... paisaiak, loreak, animaliak... margotzeko lehen urratsak ikasi genituen. 

2024.03.13 Natur zinema: "Ganado o desierto"

Morkaiko, Karakate Bizirik,Elgoibarko Udala eta guk, Elgoibarko zineklubaren laguntzaz antolatutako Natur Zinema zikloaren barruan, 3. pelikularen emanaldia proiektatu da, Herriko Antzokian.

2024.03.09 Azken landaketa!

Denboraldiko azken landaketa egin genuen asteburuan, lagapenenan dauzkagun lursailetan, Lurgaia fundazioarekin batera. Bi taldetan banatuta, 2 lursail desberdinetan aritu ginen, guztira beste 390 zuhaitz landatuz. 

2024.03.01 Anfibioak ezagutzeko irteera

"Gure natura ezagutzen" programaren baitan, ostiral gauean anfibioak ezagutzeko irteera izan genuen. Irteeran zehar euria izan genuen arren, bertaratutakoak ilusio handiz aritu ziren gure inguruan bizi diren anfibio espezieak ezagutzen, txikienak bereziki. Eskerrik asko Aranzadi Zientzia Elkarteko Ander Izagirreri, gidari lanagatik.


2024.02.17 Haurrentzako landaketa

Larunbatean haurren txanda izan zen eta primeran aritu ziren zuhaitzak landatzen!

Beti bezala, eskerrik asko landatzera animatu zinetenei, hamaiketakoa prestatu duzuenoi, lurjabeari, Lurgaia Fundazioari, traktorarekin lagundu zigun Manueli, tresnak oparitu zizkigun Bellota Europe-ri, ekonomikoki lagundu diguzuen Alcorta Group, Bernardo Ecenarro eta Rural Kutxari eta lursaila desbrozatu digun Elgoibarko udalari. Eskerrik asko guztioi!

Atxutxiamaika, Morkaiko eta norbanakoekin elkarlanean antolaturiko ekintza izan da, "gure natura ezagutzen" egitasmoaren barruan.

2024.02.07 Natur zinema: "Honeyland"

Morkaiko, Karakate Bizirik,Elgoibarko Udala eta guk, Elgoibarko zineklubaren laguntzaz antolatutako Natur Zinema zikloaren barruan, 2. pelikularen emanaldia proiektatu da, Herriko Antzokian.

2024.02.03 - LANDAKETA!

Landaketa berria egin dugu gaur, akordioan lortutako lursail berri batean. Dagoeneko baditu 200 zuhaitz gehiago!

Eskerrik asko zuhaitzak landatzera animatu zaretenei, lurjabeari, traktorarekin lagundu digu Manueli, tresnak oparitu zizkigun Bellota-ri, diruz lagundu digun Alcorta Group-i eta lursaila desbrozatu digun Elgoibarko udalari. Eskerrik asko guztioi!

2024.01.13 Landaketa

Beste 300 zuhaitz landatu genituen landaketa hauetan.

Berriz ere zuei esker! Eskerrik asko zuhaitzak landatzen laguntzen diguzuen guztioi! Eskerrik asko baita Lurgaia Fundazioari, lurjabeei, materiala traktorean igo duenari eta tresnak oparitu zizkigun Bellota Europeri.


2024.01.10 Natur zinema: "Queso de cabra y té con sal"

Irudiaren bidez, ingurumenaren ezagutza eta errespetua sendotu nahi ditugu Morkaiko, Karakate Bizirik eta Elgoibarko Baso Biziak-ek. Horretarako, Elgoibarko Udaleko Kultura sailarekin batera eta Ongarri Zineklubaren laguntzarekin, pelikula eta dokumentalen emanaldi ziklo bat antolatu dugu. Lehen emanaldia "Queso de cabra y té con sal" pelikula izan da.



Aurreko urteetakoak: