Nortzuk gara

Lagun talde bat gara, batik bat azken aldian gure basoek duten egoera tamalgarria ikusirik, ELGOIBARKO BASO BIZIAK elkartea sortu dugu.

Elkarte honen helburua Elgoibarren bertako basoa sustatzea da; landare eta animaliei babeslekua eskaini eta errekak osasuntsu mantenduz, gure bizi kalitatea hobetu eta Elgoibar eta inguru bizigarriago bat eraikitzea.

Gure asmoa, jabeek utzitako sailetan edo formula desberdinen bidez erositako lursailetan (bazkide kuotarekin, enpresen laguntzarekin eta entitate desberdinen arteko elkarlanekin), bertako basoa errekuperatu eta zaintzea da.

Kudeatzen ditugu

🌱 40

 Hektarea inguru

Landatu ditugu

🌳 4.550 

 zuhaitz inguru

 Zer egiten dugu

Basoak berreskuratzen ditugu

Baso autoktonoak berreskuratzeko, Elgoibarren lurrak erosten ditugu edo Elgoibarko lursailen jabeen eta Lurgaia Fundazioaren artean zaintza-hitzarmenak sinatzeko bideak zabaltzen ditugu. Lur horietan, beharrezkoa bada, espezie autoktonoetako zuhaitzak doan landatzen eta zaintzen ditugu, lursailak baso bihurtu arte.

Jabeak adituengana bideratzen ditugu

Basoak kudeatzeko eredu berri bat proposatzen dugu, Elgoibarko lurretan baso autoktonoen azalera handitzeko, biodibertsitatearen zaintza bermatzeko eta mendi ekoizleentzat basoaren funtzio-aniztasunaren alde egiteko (kontserbazioa, aisialdia eta ekoizpena).

Horretarako, baso kudeaketa iraunkorreko ereduetan adituak direnekin harremanetan jarriko zaitugu.


Dibulgazio lanak egiten ditugu

Gure asmoa da herritarrak eta erakunde publiko zein pribatuak baso autoktonoen eta hauen ondare naturalaren kontserbazioan inplikatzeko ekimenak antolatzea eta egitea.


Nola berreskuratzen dugu baso bat

Lursaila erosten dugu edo zaintza-akordio bat sinatzen dugu eta horrela lursailera sar gaitezke. 

Egurra ateratzeko pistak kentzen ditugu, jatorrizko profila berreskuratzen laguntzeko. 

Mozketaren ondorengo hondarrak utzi egiten dira, lurrera elikagaiak ematen diote eta intsektuen eta onddoen babesleku dira. 

Espezie exotiko inbaditzaileak kontrolatzen eta/edo ezabatzen ditugu. 

Inguruko haziak biltzen ditugu eta bertako espezieakerabiltzen dugu jatorri lokala bermatuta, aberastasun genetikoa babesteko. 

Landatzen dugu. Auzolanarekin.

Landatzerakoan, naturaltasuna bilatzen dugu: dentsitate ezberdinak, espezieak… Lerrorik gabe. 

Urlehortarrentzako putzuak eraikitzen dugu eta hegaztientzako eta saguzarrentzako habia kaxak jartzen ditugu. 

Aleak tutorizatu eta babesten ditugu. 

Espezie exotiko inbaditzaileen berragerpena kontrolatzen dugu eta landaketen aurrerapena zaintzen dugu.

Lehen fasean, landare aitzindariak, “sastraka” deiturikoak, kolonizatzen dituzte eta mantenugaiak ematen dizkiete lurrari, intsektuei, hegaztiei… Segida ekologikoa da. 

Babeskiak kentzen ditugu, berriro erabiltzeko eta gure etorkizuneko basoa zaintzen dugu. 

Gero, natura arduratzen da, milioika urte daramatzan bezala. “Bideratzaileak” gara. 

Zergatik da hain garrantzitsua

Zuhaitz-espezie bat baino gehiago dituzten basoek onura ugari eragin ditzakete, besteak beste:

1) Oxigenoa sortzen dute.

2) Klima aldaketaren arrazoi nagusia den karbono dioxidoa atzematen dute.

3) Lurraren geruza aberatsaren arrastrea saihesten dute, euriaren eragiten duen higadura murriztuz; izan ere, klima-aldaketaren ondorioz, gero eta gehiago agertzen da muturreko egoeretan.

4) Hostoekin kutsatzaileen partikula finak harrapatzen dituzte eta horiek dira gure hirietako arnasketa-arazoen arrazoi nagusiak.

5) Trafikoaren eta, oro har, giza jardueraren zarata moteltzen dute.

6) Lur-irristatzea murrizten dute sustraien adarrei esker lurzorua egonkortuz, zuhaitz-adarburuen proiekziotik haratago metroka luza baitaitezke.

7) Ura xurgatu eta transpirazioaren bidez lehengo bueltatzen dute, airean dagoen hezetasunaren oreka mantenduz.

8) Espezie-bizidun askori babesa eta janaria ematen diote, biodibertsitatea sustatuz.

9) Pertsonen aldartea eta osasuna hobetzen dute, odoleko kortisol-maila murriztuz eta estresari aurre eginez.

10) Azkenik, baina ez horregatik garrantzia gutxiagorekin, gure ingurunea edertzen dute!

Elgoibarko Baso Biziak 

CIF  G72491913

Errosario kalea, 17 - Elgoibar 20870 - Gipuzkoa